Erosi al duzu bileterik? Bidaia trenean egingo dugu baino ez edozein trenetan, ez lurrun, ez ikatz trenean... gure trena berezia da, emozioek eta sentimenduek gidatzen dute eta zu zara makinista.
Piiiii Piiiiiiii trena irtetera doa, norantza Didaktika herriko auzo denak ezagutzera.
Hona hemen aurreneko auzoa, "Hezkuntza". Sartu gaitezen eta ezagutu, gogoratu azala ezagutzeak ez du esan nahi ez dena dakigunik, ezta guk dakigun hori horrela denik ere. Hoberena sartu eta ezagutzea...
Hezkuntza auzoan, hiru eraikin nagusi daude: "formala", "ez formala" eta "iformala". Formala sistemak ezarritakoa da, ez formala eskolatik kanpo ematen diren kurtsoak, kursilloak.. eta; iformala berriz, etxean eta lagunartean ematen dena. Hemen bi sistema nagusi daude: Euskal Herrikoa eta Espainiakoa.
Auzo honetako jendeak esan digunez, partido politikoek eskuhartze handia dute hezkuntzaren arloan, batez ere, hezkuntza formalean eta sistemen egituretan.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
(paper zorrorako ideia berria, besteari jarraitzeko modua zaila ikusten baitiot)
"Azken bertsoan aipatu nahi dut hemen ez
dagona
gure etxean bertsoa txertatu zuen pertsona
ia-ia hitza baino lehen bertsoren bat zeriona
erantzunean azkarra ta kantari oso ona
nahiz ta ez dedan lortuko zuk lortu zenuen sona
zuk hasi zendun bidea jarraituz heldu naiz hona
bide hau hasteagatik eskerrik asko aitona. "
gure etxean bertsoa txertatu zuen pertsona
ia-ia hitza baino lehen bertsoren bat zeriona
erantzunean azkarra ta kantari oso ona
nahiz ta ez dedan lortuko zuk lortu zenuen sona
zuk hasi zendun bidea jarraituz heldu naiz hona
bide hau hasteagatik eskerrik asko aitona. "
Eta hau izan zen nire lagun Xabierrek bere aitonari bertso txapelketako finalean eskeinitako bertsoa. Xabierrek badaki heldu den tokira heltzeko bidea ez dela bere meritua bakarrik izan, bere gailurrerainoko bidea ez zuela bakarrik eta zerotik hasi; bere aitonak bultzada ederra eman ziola nahiz eta berak ez zuen ezagutzeko denbora askorik izan.
Xabier lau urte egitera zihoala; bere aitona minbiziarekin hil zen, baina honek bere bilobari gutun bat idatzia utzi zion, non bere bizitza eraikitzeko jakin beharreko hainbat pilare azaltzen zizkion. Aitonak bazekien bere bukaera gertu zela eta ez zuela biloba hazten ikusiko, baino opari bat egin nahi zion; munduko oparirik onena, bere esperientzietatik eta bizitako urteetan zehar ikasitako hainbat gauza azaldu nahi zizkion bilobari, honen bizitza argiagoa izan zedin.
Urteak pasa, eta aurten oholtza gainera igota, bost mila pertsonen aurrean kantari hasi zenean bere ametsa bete zela konturatu zen Xabier, eta bere aitonaren irudiaren argazki zahar bat etorri zitzaion gogora. Eta bertso hau abestuz eskeini zion dena, baina Xabik bazekien ez zela han egongo aitonaren gutun eta argibide haiengatik ez bazen izan, han zegoela aitonak argitu zizkion hainbat kontzeptuengatik.
Bertsoa amaitu, txalo zaparrada jaso (aitonari eskeini ziona) eta momentuan aitonaren gutuna etorri zitzaion gogora:
"Nire biloba maitea;
Udazkeneko hostoei bezela niri ere iritsi zait alde egiteko garaia eta hurrengoei lekua uzteko garaia, nire bidea luzea eta aberasgarria izan da, baina orain zurekin partekatu nahi ditut nire pentsamendu eta hausnarketa pertsonalak, bizitza honi buruz.
Xabier zorte handia izango duzu jaiotzen zaren momentutik. Nire bizitza ez da batere errexa izan, nire ametsa beti irakasle izatea izan da eta lortu dut, beti nahi izan dudanagatik gogor borrokatuz, eta zuk ere berdina egitea nahiko nuke zure ametsengatik borrokatzea. Gauzak asko aldatu dira urteetan zehar, eta pixkanaka pixkanaka nire ibilbidea kontatuko dizut...
Jaiotzen zarenetik aita eta amaren ondoan egongo zara eta zure bizitza esnea edan eta lo egitea izango da. Pixkat bat hazitzen zarenean hiru bat urtekin, eskolara joaten hasiko zara eta han jolasen bitartez ikasiko duzu. Zuretzat mundua adin horretan, gurasoak, familia, irakaslea eta gelakideak izango dira, eta hor bukatuko da dena, beste ezer ezagutuko ez duzunez ez duzu pentsatuko mundua hori baino askoz ere handiagoa eta zailagoa dela. Niri ere hori pasa zitzaidan, hezkuntzan sartu nintzenean eskola, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, dbh, batxilerra eta unibertsitateaz osatuta zegoela uste nuen. Eta uste nuen hezkuntza hor bukatzen zela, hori dena gainditu ez gero, dena hor bukatzen zela. Baina denborarekin eta nire garaian " Hezkuntzaren Teoria eta Historia" ikasgaiarekin batera, ikasi nuen Hezkuntzaren mundua nire buruan zegoen kontzeptua baino askoz ere zabalagoa zela, bi hezkuntza sistema daudela; bat Euskal Herrikoa eta bestea Espaiñiakoa. Eta biak desberdinak direla ere ikasi nuen, antzekotasunak badituztela baino baita desberdintasunak ere.
Xabier txikitatik pentsatuko duzu ikastea eskoletan bakarrik ematen dela, eta eskolara joatea ez zaizu atsegina izango, baino lasai denok pasa izan gara hortatik. Baino egunen batean, nik izan dudan aukera hau sekula baduzu Hezkuntzaren munduan murgiltzekoa konturatuko zara mundu majiko bat dela oso abetsgarria. Etengabe gaudela beti gauzak ikasten, eta ikastea ez dela liburuetatik eta ikastetxean bakarrik ematen. Egunero eta momentuero ariko zara hezkuntza mota bat lantzen , nahiz eta zu ez ohartu; hezkuntza formala eskolan jasoko duzu eta bertan hezkuntza sistemak arautzen dituen ikaskuntzak jasoko dituzu, hezkuntza ez-formalean klase partikularretan, kursiloetan...egindako ekintzetan jasoko duzu adibidez gure familiko gizonek odolean daramagun gaitz horretan bertso eskolan. Eta azkenik, hezkuntza informalean jasoko duzuna etxekoek ezarritako arauak, etxean ikasitako gauzak, eguneroko ikasketan.
Biloba maitea, beti gogoratu pertsona egokia izateko, ez dela nahikoa liburuetatik jasotako datuak barneratzea soilik, adb zenbat kontinente dauden munduan. Niretzat, sekula ez da heziketa bukatu datu barnerakuntza soil batean, heziketak ere pertsonen baloreak lantzea eskatzen du, errespetua izaten norbera eta besteengan ikastea eskatzen du, pertsonen garapen kognitiboak lantzea, sentsomotorea lantzea...dena sartzen da niretzako hezkuntzan. Horregatik, hezkuntza pertsona bezela garatu eta hobetzea da. Ikastea, hitzak kutsu handia du; barneratzen bai baina izaten ere ikasi egin behar da, horregatik, nire bideari jarraituz zuk ere hezkuntza sistemari aldaketa txikirenbat egitera bultzatzera animatuko nizuke, ikaste tradizionala, informazio transferitzea alde batera utzi, eta beste guztia ere lantzen hasteko, hau da, pertsonen afektibitatea, morala eta abar.
Ttikitan ez zara Xabier gauzen erlazioaz jabetuko, ez duzu ulertuko zergatik galtzak zikintzea eta amaren errieta bat datozen, edo tximista eta trumoia elkarrekin datozela. Ez dituzu gauzen arteko loturak ulertuko, adin horretan oraindik ez baitituzu ezagutuko. Baino pixkanaka pixkanaka dena ezagutzen joango zara, eta eguneroko bezitza loturez osatuta dagoela jabetuko zara. Lehengo adibidera bueltatuz, hau da, nere irakaskuntza izan den mundu honetara, esan diezazuket aurkitu dudan lotura harrigarrienetako bat hauxe izan dela: Hezkuntza, kultura eta gizartearen arteko loturak.
Hezkuntzaren finalitateko bat da, gizakia gizartean gizarteratzea, eta ondoren kultura bat sortu eta barneratzea. Baina nire ustez arazo bat dago, eta hauxe da, hezkuntzak gizarte eta kultura desberdin guztiak gizarteratzen lagundu beharko luke, hauen maila sozio-ekonomikoa eta sozio-kulturala kontutan hartu gabe, eta nire ustez egun ez da horrela, gizarte eredu batentzan dago sortuta gaur egun dugun hezkuntza sistema.
Maitea, orain lau urte dituzu eta oraintxe hasi zara tajuzko esaldiak urratzen, poza ematen dit zu hitzegiten entzuteak, hain libre, ploff botatzen duzu uneoro buruan duzuna gordin-gordin bitan pentsatu gabe, eta askotan pentsatzen dut "nire biloba hau, eguen batean bertsolari izango da". Baina bizitza aurrera dijoakizun einean, konturatuko zara beti ez dela libre bat, nahi duena edo pentsatzen duena esateko. Nik adibidez ikasi nuen, pertsona bezela neuk neurtu behar nituela neure hitzak nere ingurua eta inguruko pertsonak kontuan hartuz, baino ikasgelako atea zeharkatzen nuen momentutik banekien irakasle neutro bihurtu behar nuela. Irakasle kritiko bat izan behar nuen, eta nire gai eta eztabaida guztietan objetibotasunez jokatu, nire iritziek ikasleak baldintzatu ez zitzaten. Jakin egin behar da, zenbait momentutan gai bat azaldu eta dauden mota guztiak azaltzen, baina gure burua alde batean edo bestean kokatu gabe. Hau lortzea garratzitsua iruditzen zait, bizitzako momentu askotan, hau Xabier garrantsitsua izango zaizu oholtza gainera igota ere, gogoratu sekula ez duzula ikusle guztien gustoko hitzarik edo ideiarik jariatuko.
Konturatuko zarenez, bizitza honetan nahiz eta beti badauden denontzat ezarritako arau batzuk, azkenean bakoitzak berak erabakitzen du bere buruari zein ezarri eta zein ez, norberak erabakitzen du zein bete eta zein ez. Nik ttikitan zuk orain uste duzuna uste nuen, bete beharreko legeak amak jarritakoak zirela eta denentzat zirela berdinak ez kozka egitea, pixa komunean egitea, txistua ez botatzea, paretak ez margotzea... Baina hazitzen zoazen bezala konturatzen zara, bizilagunak semeari paretak margotzen uzten diola konturatzen zara bere askatasun artistikoa garatzeko, nahiz eta mundu guztiak dakigun ez dagoela ondo egina. Eta zeure buruari galdetuko diozu: "Eta zergatik berak ahal du, eta nik ez?". Nik ere galdera horixe egin nion neure buruari hezkuntzaren mundua pixka bat ezagutu nuenean, denok ageriko kurrikulum bat geneukan, hau da, gure limiteak, jarduerak, edukiak...inposatzen zizkigun Hezkuntza sistemak ezarritako dokumentu bat. Hala ere, ikusita alderdi politikoek nahi duten moduan mugitu eta editatzen dutela sistema eta kurrikulum hau, dudan nago ez ote den kultura bera, eta gizartea bera dena maneiatzen duena. Hemendik urte batzutara zeuk ere biziko duzu, aldatu egin nahi dute berriz ere sistema, hiru maila batxiler inposatuz DBH-ri bat murriztuta. Egia esan ez dut horren helburua oso ondo ulertzen, zer da gazteok zailtasun gehiago eduki ditzazuen egunen batean karrera bat egitea pentsatuta? Gure gizarte honetako etorkizuna zareten gaztetxoei bidea eta ateak ixtea? Hori da gure helburua? Horiek dira gure gizrterako nahi ditugun agintariak? Gizartea honela dijoalako azaltzen da gero ezkutuko beste alderdia, ageriko kurrikulumaren azpian eskola bakoitzak bere izkutuko kurrikuluma dauka, hau da, azken batean eskola berak bere barnean eginten eta lantzen dituzten edukiak, erabiltzen dituzten ebaluakita irizpideak eta abar.
Xabi; mundua ez dugu ez zuk, ez nik eta ezta 1000 lagunek aldatuko, baino bakoitzak bere laguntza ahal duen neurrian jarriko balu zeozer lortuko genuke. Gogoratu esandi hau: "tanta bat, eta tanta bat, eta tanta bat... azkenean itsasoa sortzen da". Denon artean zeozer lortu genezako. Konseju honek balio liezazuke orain lau urterekin zu eta lagunen artean etxe bat eraikitzeko psikomotrizitate gelan, eta hemendik urte batzutara, Hezkuntza sistema hobetzeko.
Badakit ezinezkoa dela hezkuntza sustraietatik atera, eta berri bat ezartzea... baina zerkatik ez eraldatu pixka bat lehen dagoena? Adibidez zergatik jantzi behar dituzte gelan nexkek mantal arroxak eta mutillek urdina? zergatik denek ez laranjak? edo eta zergatik beti ama-aitara jolastu behar dute, eta ez bi ama edo bi aitara? Gauza hauek aldatzen goazen einean, poliki poliki hezkuntza aldatzen joango gara, eta honekin batera gizartea. Ohitura txar asko baitauzkagu.
Tiki, badakit lau urterekin ez dela ondorengo gauzetan pentsatzen, dena gurasoek programatzen dutela haur baten bizitzan. Baino, urteak pasa ahala konturatuko zara beharrezkoa dela bizitza planeatzea, nora goazen, zer nahi dugun, nola egingo dugun. Nahiz eta badakidan hau ez datorrela bat zure bertsolari buruarekin! jaja baina maitea egidazu kasu, gutxienez zure eguneroko bizitzarako, planeatu gauzak, ez eman plazerra zure buruari egunen batean txuri geratzeko. Egin ezazu zure buruan zure bizitzaren programazio bat, nik irakasle nintzenean egiten nuenaren antzekoa. Sarrera batekin; beti eduki argi zer lortu nahi duzun bizitzan, zure ametsak, zergatik, nola iritsi nahi duzun eta abar, edukiak; zer landu nahi duzun edo zer egin nahi duzun bizitza honetan, helburuak; zer lortu nahi duzun bizitzan, ze amets bete nahi dituzun, ebaluaketa; noizean behin sartu zure barrura, eta galdetu buruari zemoz zoazen, ia lortzen ari zaren nahi duzun hori, edo zer moduz jokatzen ari zaren.
Maitia, egin ezazu zure bertsolari izarteko bide horretarantz, ondo zuzendua dagoen programazio bat eta lortuko duzu.
Bizitza, hezkuntza bezela da...bukaerik gabeko bidea, egunero ikasten da zerbait berria
Hala ere jakin ezazu asko maite zaituen pertsona bat duzula beti ondoan, behar banauzu zeruko izarretan bilatuko nauzu
Zure aitona Tomax
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminarEstitxu andereñoa, bidaia nondik nora doan deskribatzea ondo dago, baina gogoratu definizioak ez direla nahikoak, geltoki edo auzo horietara sartu aurretik eta horiek ezagutu aurretik, zer uste zenuen zuk haie buruz, bertako biztaleei buruz?
ResponderEliminar